euskadi.eus

Argitalpen-data: 2017/03/30

Sentinel 2: Euskal Autonomia Erkidegoa ez dugu inoiz horrela ikusi.

Martxoaren 7an, espaziora bidali zen Lurra behatzeko sateliteetako bigarrena. Sentinel 2 deitzen da, eta Europako Espazio Agentziak (EEA) garatu du. Oraindik ere aste batzuk igaro beharko dira, Copernicus programaren plataformen bidez irudiak zabaltzen hasi aurretik. Beraren satelite bikia, Sentinel 2A, ia orain dela 2 urte bidali zen, hau da, 2015eko ekainean, eta harrezkero modu librean ari da irudiak zabaltzen. Irudi horiek 10 metroko espazio-bereizmena eta 10 eguneko denbora-bereizmena dute. Satelite berria funtzionatzen hasten denean, 5ekoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 10 egunetik behin sortzen da irudi osoa eta, tarte horren barruan, irudi partziala ere sortzen da; horrek Bizkaia osoa eta Arabako erdialdia zein mendebaldea biltzen ditu (beheko irudian ikus daiteke).

 

 

Sateliteak Euskal Autonomia Erkidegoaren irudi osoak hartzeko emango dituen hurrengo pausoak apirilaren 9, 19 eta 29an izango dira. Gure lurraldetik, UTC 11:00etan igaroko da (udako ordutegian dagoen gure erlojuko 13:00etan).

Arestian, Munduko Meteorologia Erakundeak bere Hodeien Nazioarteko Atlasean sartu ditu hamabi hodei mota berri; horien artean, Homogenitus izenekoak daude. Horrelakoak hegazkinen kondentsazio-lorratzek sortutako hodeiak dira. Bitxikeria moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko abenduaren 10eko Sentinel irudi honetan, oso argi ikus daitezke, eta teledetekzioaren bidez lurraldea behatu eta aztertzea galarazten duten gainontzeko hodeiekin bat egiten dute.

EAEko hiru hiriburuak Sentinel 2A irudian, geoEuskadi bisorean eskuragarri.

 

 

 


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana