euskadi.eus

Euskadiko GPS/GNSS Sarea. Konexio Puntuetako izenen aldaketa

Argitalpen-data: 

Administrazio Publikoetako GNSS sareen izenen bateratzea helburu izanda, hurrengo Maiatzak 1ean, goizeko 9:00etan, Euskadiko GPS/GNSS sareko konexio puntuen izenak aldatuko dira.

Izen berri hauen estruktura ondoren zehazten da.

Estazio bakarra (Alda eredutzat hartuta):

 

ORAIN

BERRIA

ALDA_CMR

ALDAC

ALDA_CMR+

ALDA+

ALDA_LEICA

ALDAL

ALDA_RTCM3

ALDA3

ALDA_RTCM23

ALDA2

etab…

etab…

 

Hurbileko konexio puntuak:

 

ORAIN

BERRIA

CERCANO_RTCM3

CERCANA3

CERCANO_RTCM23

CERCANA2

 

Sare kalkuluko konexio puntuak:

 

ORAIN

BERRIA

IMAX_LEICA

IMAXL

MAX_RTCM31

MAC3*

VRS_RTCM31

VRS3

etab…

etab…

* “max” puntuak “mac” izena hartzen du

 

 

Euskadiko GPS/GNSS Sareak bi nomenklaturak erabiliz datuak zabaltzen ari da jadanik aldaketa hau gradualki egin dadin.

Kanpo tresnerian konexio puntu berrietara konektatu beharra dago seinalatutako data baino lehen. Euskadiko GPS/GNSS sareko zuzenketak jasotzeri utziko diozu bestela.Beste gainontzeko konfigurazioek ez dute aldaketarik jasango.

Beste alde batetik, nomenklatura aldaketa baliatuz, RTCM 3 formatuko konexio puntuek GPS, GLONASS eta GALILEO konstelazioen zuzenketak bidaliko dituzte.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana