euskadi.eus

geoEuskadi kongresua: Kartografia eta Informazio Geografikoa

Ekitaldi-deskribapena

Informazioaren geolokalizazioak edo mapei buruzko hainbat motatako fenomenoek aztertzeko, ustiatzeko eta komunikatzeko ahalmen handia dakarte. Teknika kartografiko eta geoinformazioaren teknika berrienak zein informazio-iturri berriak eta BigData potentzialtasun handia ahalbidetzen ari dira hainbat sektoretako eta diziplinatako anilisi eta kudeaketarako.

geoEuskadi kongresuak geoinformazioaren sektoreko erakunde, enpresa, profesional, ikasle eta ikertzaileentzako topagune zabala izan nahi du. Bertan, esperientziak, jardunbide egokiak eta teknologia berriak partekatu nahi dira, bai datu kartografikoen bilketan zein teledetekzioan, baita informazio geografikoaren eta geozerbitzuen diziplinak aplikatzean ere.

Helburuak

Kartografia eta Teledetekzioa: Lurra behatzeko egungo teknikak eta datu geografikoen iturri berriak.

Datu Espazialen Azpiegiturak: informazio geografikoa eskuratzea eta hori berriro erabiltzea errazten duten plataformak.

Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea: geoinformazioaren sektoreko erakunde, enpresa eta profesionalen artean harmonizazio, berrerabilpen zein elkarreragingarritasun handiagoak eta, batez ere, ahaleginen eta onuren arteko batura lortzeko, datu edo zerbitzu geografikoen ekoizpenean eta mantentze-lanetan.

Informazio Geografikoaren diziplina anitzeko aplikazioak: hainbat diziplinatan informazio geoespaziala ustiatu izanaren adibide arrakastatsuak ezagutzea.

Enpresa edo erakundea bazara eta kongresuan stand bat izan nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan: 945-019810 geoeuskadi@euskadi.eus

 

Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Miramar Jauregia
Miraconcha48
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Arrunta 30,00EUR (03/14-08/20) 40,00EUR (08/20-09/201) / Ikasle edo bekaduna 20EUR (03/14-08/20) 30,00EUR ((08/20-09/21)
Izen-emate epea:
2018/03/15 - 2018/09/21
IZEN-EMATEAREN ORRIA

Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana