euskadi.eus

Zer da Geoeuskadi?

GeoEuskadi Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (Euskadiko DEA) erreferentziazko geoataria da, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko informazio geografikoa erraz eta modu eraginkorrean eskuratu eta berrerabiliko dela bermatzea.

Honako hauek dira GeoEuskadiren helburuak, Euskadiko DEAren osagai den aldetik:

  • Eransten doazen eta Internet bidez eskura daitezkeen Euskadiko DEAko datu eta zerbitzu geografikoen multzoak aurkitzeko aukera ematea.
  • Geozerbitzuen eta informazio geografikoaren berrerabilera eta zabalkundea sustatzea.
  • Ahal den neurrian, duen funtzionalitatea eskaintzea, informazio geografikoaren elkarreragingarritasuna arautu eta bermatzen duten arau, estandar eta zehaztapenak betetzen dituzten geozerbitzuak oinarri hartuta.
  • Interes orokorreko funtzionalitatea ematea (informazioa, datuen katalogoa, izendegia, datuak behera kargatzeko aukera, etab.), Euskadiko DEAko zerbitzuetan oinarrituta.
  • Euskadiko DEAri buruzko berritasun eta albisteen berri ematea, eta datu-multzo edo geozerbitzu berriak Interneten erabilgarri daudenean jakinaraztea.

Geoataria bai erabiltzaile espezializatuei bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan mapak edo informazio geografikoa kontsultatu behar dituen edozein pertsonari zein erakunde publiko nahiz pribaturi zuzenduta dago.

Horren edukia zabalduz joango da Interneten datu-multzo eta zerbitzu espazial gehiago eskuragarri dauden heinean.

Beste zenbait lotura interesgarri:

Azken eguneratzea: 2012/06/14

Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana