euskadi.eus

Informazio geografikoaren araudia

Orri honetan hainbat araudiren dokumentuak daude, informazio geografikoarekin erlazionatuta dauden testuak biltzen dituztenak, estatu edo Europa mailakoak diren arabera ordenatuta.

Estatukoa

1545/2007 Errege Dekretua, 2007ko azaroaren 23koa, Sistema Kartografiko Nazionala arautzen duena. Errege Dekretu horrek, Kartografiaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legearen aplikazioz, estatuko lurraldeari eta lurralde-itsasoari, aldameneko zonari, plataforma kontinentalari eta zona ekonomiko esklusiboari buruz agintari publikoek Sistema Kartografiko Nazionalaren bitartez informazio geografikoa jaso, biltegiratu, tratatu eta hedatzeko jarduerak arautzen ditu.

37/2007 Legeak, 2007ko azaroaren 16koak, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa, sektore publikoko Administrazioek eta organismoek landutako edo zaindutako dokumentuen berrerabilpenari aplikatzekoa zaion araubidearen oinarrizko erregulazioa du helburu.

1071/2007 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, Espainian erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duena. Errege Dekretu horrek, informazio geografiko eta kartografiko ofizial guztia biltzeko erabiliko den erreferentziazko sistema geodesikoa arautzen du, Espainiako informazio geografikoa eta kartografia ofiziala Europako beste herrialde batzuetakoarekin eta nabigazio-sistemekin erabat bateratzeko aukera emanez.

27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumenaren alorrean informazioa lortzeko, parte-hartze publikorako eta justiziarako sarbidea izateko eskubideak arautzen dituena (2003/4/EE eta 2003/35/EE Zuzentarauak barne hartzen ditu).

1792/1999 Errege Dekretua, 1999ko azaroaren 26koa, kartografiaren eremuan Estatuan dagoen kontsulta eta plangintzarako organo gorena den Geografiaren Kontseilu Gorena arautzen duena. Talde-izaera du eta Sustapen Ministerioaren mende dago.

7/1986 Legea, 1986ko urtarrilaren 24koa, Estatuaren Produkzio Kartografikoa egitea agintzen duena, eta kartografia Ofiziala izango da. Lege horren artikuluen artean produkzio kartografikoari buruzko definizioak eta Estatuak dituen eskumenak agertzen dira.

Europakoa

Inspire ekimena da Europar Batasunaren esparruan Datu Espazialen Azpiegiturak arautzen dituena. 2006ko azaroaren 21ean onartu zen behin betiko ekimen hori, eta behin betiko testua 2007ko apirilean argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan, horien artean gaztelania egonik.

PDF dokumentuak ikusteko Adobe Acrobat Reader edo antzekoa instalatu behar da.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana