euskadi.eus

Irudi estereoskopikoen zerbitzua

Zerbitzu horri esker, hegaldietako aire argazkiak 3Dn bistara daitezke eta teknika estereoskopikoen bidez erliebea ikusi.

Zerbitzu honen beste aukera bat ortofotoa hegaldian (ortofoto arina edo express) kontsultatzea da, amaitu eta berehala.  Zerbitzuak kontsultatutako eremura fotograma zentratuena ortozuzentzeko gaitasuna du, eskuragarri dagoen lurraldearen eredutik abiatuta.  Modu horretara, beste kartografia batzuk neur, fotointerpreta eta gainjar daitezke arestian egindako hegaldi batekin batera, ortofoto zorrotza egiteko behar diren hilabeteak itxaron gabe.

 3Dko irudi estereoskopikoen zerbitzura zenbait bisoretatik sar daiteke.  Hemen adierazten dizugu zein aukera dauden:

geoEuskadi-ko bisorea

geoEuskadi bisorearekin, hegaldiak "Orto al vuelo" eta "Anáglifos" taldeen oinarri geruza hautatuz bistara daitezke, esaterako: 

  • Orto al vuelo 2013: Hondoan, kontsultatutako eremura fotograma zentratuenarekin egindako ortofoto bat bistaratuko dugu, eskuragarri dagoen lurraldearen eredu eguneratuenetik abiatuta.
  • Anaglifo 2013: 2 fotograma bistaratzen dira modu anaglifoan zentratuagoak, beraz, 3Dn bistara daitezke. 

 2013 hegaldi - San Mames Barria

WMS zerbitzua

Halaber, irudi estereoskopikoen zerbitzura zure tresnarekin edo GIS bistaratzeko gailuarekin sar daiteke.  Horretarako, WMS irudi zerbitzua (OGC. Open Geospatial Consortium-ek definitua) kargatzea onartu behar da. 

Anaglifo zerbitzu horretarako sarbidea hauxe da: http://euskadi.stereowebmap.com/SgdWmsEuskadi.dll/WMS?

GIS tresna ez badaukazu, Valentziako Erkidegoak garatutako GVSig , software librea deskargatzea gomendatzen dizugu.  Funtzionalitate asko eta asko ditu informazio geografikoarekin lan egiteko eta sarbide erraza ematen du formatu ohikoenetara, bai raser eta bektorialak.  Bista batean tokiko eta urritiko datuak integratzen ditu, WMS, WCS edo WFS jatorriaren bidez.

Bista estereroa gainjar dezakezu bestelako informazio bektorialarekin.

Bestelako bezeroak

STEREOWEBVIEWER

Hegaldiak hedatzeko teknologia hori garatu duen enpresak doako bisorea eskaintzen du.  Bezero astuna da, hots, zure ekipamenduan instalatu behar da eta StereoWebServer delakoaren ondoriozko WMS zerbitzuekin konekta daiteke eta onurak atera.  Besteak beste:

  • Hegaldia modu anaglifoan bistaratzea eta ortofotoa hegaldian
  • Hegaldiaren ikuspegia estereo errealean, 3D bistaratze teknologia aurreratuagoa eta irudiaren kalitatea handiagoa da.  Horretarako beharrezkoa da hardware egokia izatea.
  • Aldatzea gehiegikeria estereoskopikoa edo MDT mailaren bihurguneak ikusi

http://market.sigrid.es/

  

STEREOWEBMAP

Web bezeroa, instalazioa behar ez duena, bertan Euskadiko, bestelako autonomia erkidegoetako eta organismoetako hegaldiak ikus daitezke: http://www.stereowebmap.com/images/gallery/thumbs/stereowebmap.jpg

 


Estereoskopiaren oinarriak

Gure begiak gai dira irudi bera ikuspegi desberdin bitik lortzeko, begien arteko distantziari esker.  45etik 75 mm-ra. Ohikoena 65 mm da.

Zerebroak irudi bi horiek bat bezala interpretatzen du.  Hartutako irudien desberdintasuna zenbat eta handiagoa izan, handiagoa izango da erliebe sentipena. Begien arteko distantzia zenbat eta handiagoa izan, handiagoa izango da desberdintasuna, eta, beraz, baita urruneko objektuen sakontasuna hautemateko gaitasuna ere. Printzipio horri esker gai gara distantziak eta sakonerak kalkulatzeko.

Kontzeptu hori da fotogrametrian erabilitakoa, hau da, saiatzen gara gure zerebroa ?engainatzen? eszena bera erakusten ikuspegi bitik.  Hala ere, ?engainatze? horrek ondorioak izan ditzan, beharrezkoa da begiari irudi bi horietatik bat estaltzea.  Helburu horrekin asmatu dira bistaratzeko hainbat sistema. Sistema tradizionalenak ondokoak dira:

  • Anaglifoa: Hiru dimentsioan irudiak bistaratzeko sistemarako, kolore osagarrien ?gorri-urdin, gorri-berde, gorri-cyan edo gorri-anbar- iragazkiak erabiltzen dira.  Adibidez gorrian aurkeztutako irudia ezin du ikusi iragazki gorria daukan begiak, baina bai ikusten du irudi urdina, berdea edo cyana (urdina eta berdea ez galtzeagatik).  Sistema kostu txikikoa da, beraz, argitalpenetan erabiltzen da, baita ordenagailuko monitoreetan eta zineman ere.
  • Estereo erreala: irudiak hiru dimentsioan bistaratzeko sistema; hau da, sekuentzian eta txandaka aurkezten dira ezkerreko eta eskuineko irudiak, sinkronikoki kristal likidoko obturadoreak dituzten betaurrekoekin (LCS, Liquid Crystal Shutter glasses edo LCD, Liquid Crystal Display glasses), beraz, begi bakoitzak dagokion irudia baino ez du ikusten.  Maiztasun handia ezarriz, keinada hautemanezina da. Sistema horri betaurreko estereoena deitzen zaio, polarizazioa betaurrekoetan bertan egiten delako; polarizazioa iragazki baten bidez pantailan egiten denean, betaurrekoei betaurreko pasiboak deitzen zaie.

Sistema hori lan gune fotogrametrikoetan baino ez zen ezartzen, oso garestia zelako, dena den, gaur egun askoz merkeagoa da kostu txikiko sistemadun 3D monitorea baitu, hots, bideojokoetan erabiltzen direnak esaterako.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana