euskadi.eus

25 cm-ko Euskal Autonomia Erkidegoko ortoargazkia. 2010.urtea.

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomi Erkidegoan 2010/06/04 eta 2010/07/01 daten artean egindako hegalditik abiatuta, urte bereko ortoargazkia egin da 25cm-ko pixel tamainarekin. RGB informazioa duen ortoargazki hau .ecw formatuan banatzen da ETRS89a erreferentzia sistema geodesikoan eta UTM koordenatuetan. Lurralde Informazio Zerbitzuan, Eusko Jaurlaritzan, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzan hurrengo datuak eskura daitezke: 1:5000 orriak RGB bandekin .tiff eta .jpg formatuetan, 1:5000 orriak IR bandarekin .tiff formatuan, 1:5000 orriak IrRG bandarekin .jpg formatuan eta bereizmen txikiagoko ortoargazkiak RGBn.

LEINUA: 2010/06/04 eta 2010/07/01 daten artean egindako hegaldiaren fotograma digitaletatik abiatuta, 4 bandez osatuak (gorria, berdea, urdina eta hurbileko infragorria) daudenak, urte bereko 25cm-ko pixela duen ortoargazkia sortu da RGBn eta IrRGn, ETRS89a erreferentzia sistema geodesikoa delarik, Espainiako sistema ofizial bezala hartuta Uztailaren 27ko 1071/2007 Erreal Dekretuan oinarrituta eta 30. eremuko UTM koordenatu erreferentzi sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioaren araberakoa).

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana