II. geoEuskadi Kongresuren komunikazioak egiteko eta tailer praktikoak emateko proposamenak aurkezteko epea ireki da. (Urriaren 8an eta 9an, Bilbon)berrikuntzak, teknologiak eta baliabide geografikoak ezagutzeko eta partekatzeko. Geoinformazioaren sektoreko erakundeak, enpresak, profesionalak, ikasleak eta ikertzaileak bildu nahi ditu, zentzu zabalean
Kongresuan komunikazioak egiteko proposamenak aurkezteko epea ireki da, baita tailer praktikoak ematekoa ere.
Datorren urriaren 8an eta 9an, Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUn, GeoEuskadi Kongresua 2020 izeneko II. Biltzarra egingo da. 2018an Donostian egindako lehen edizioaren harrera handiaren ondoren, bigarren edizio hau antolatu da, diziplina anitzeko topaketa-foro izateko, eta bertan kartografia eta informazio geografikoa hainbat helburutarako erabili eta ustiatzeko esperientziak, berrikuntzak, teknologiak eta baliabide geografikoak ezagutzeko eta partekatzeko. Geoinformazioaren sektoreko erakundeak, enpresak, profesionalak, ikasleak eta ikertzaileak zentzu zabalean biltzea du helburu.
Kongresuan komunikazioak egiteko eta tailer praktikoak emateko proposamenak aurkezteko epea ireki da.
2020ko martxoaren 31 Tailerretarako proposamenak bidaltzeko epe amaiera
2020ko maiatzaren 8a Komunikazio-proposamenak bidaltzeko epe amaiera
2020ko maiatzaren 8a Tailerren onarpena jakinaraztea
2020ko maiatzaren 30a Komunikazioen onarpena jakinaraztea
2020ko urriaren 1a Artikuluak eta komunikazioen aurkezpenak bidaltzeko muga
Deskargatu proposamenak aurkezteko arauak: Komunikazioak/Taillerak
Deskargatu komunikazioen proposamenak bidaltzeko txantiloia
Deskargatu tailerren proposamenak bidaltzeko txantiloia
* Kongresuaren espazioan stand bat eduki nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan aukeren berri emateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero: 945019810 / geoeuskadi@euskadi.eus