GeoEuskadiren bisorera eta ortoargazkien WMS zerbitzura igo da EAEko 2020ko irudia.
Ortoargazki azkarra deitzen zaio, oraindik ez baita behar bezala prozesatu eta kolore akatsak eta metroa baino handiagoak izan daitezkeen geometria-akatsak baititu.
Bisorearen oinarrizko geruzetako ortoargazkien zerrendan dago.
IGNk zuzendutako hegaldia 2020eko abuztuaren 26tik urriaren 24ra bitartean egin da, PNOA proiektuaren eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenaren esparruan.