euskadi.eus

II. geoEuskadi Kongresua 2021 - Bilbon, urriaren 14an eta 15ean. Komunikazioak aurkezteko eta Tailer praktikoak emateko proposamenak jasotzeko epea ireki da maiatzaren 10era arte.

Argitalpen-data: 

2018an Donostian egin zen GeoEuskadi Kongresuaren lehen edizioaren harrera handiaren ondoren, bigarren edizio hau antolatuko da.

Aurten, Bilbon egingo da, urriaren 14an eta 15ean. COVID-19 epidemiak mugatutako aurrez aurreko edukierarekin eta on-line modalitate bermatuarekin. Komunikazio eta tailer praktikoak izango ditu.

Horrenbestez, Kongresuan emango diren komunikazioak eta tailer praktikoak egiteko proposamenak aurkezteko epea irekitzen da maiatzaren 10era arte.

Informazio guztia ikusiko duzu II. GeoEuskadi 2021 Kongresua estekan sartuz. Lotura hori geoEuskadi.eus atariko hasierako orrialdeko "nabarmenduak" atalean ere agertzen da.

 


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana