Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko arau kartografikoak onartu dira

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren arau kartografikoak onartzen dituen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko azaroaren 8ko AGINDUA argitaratu da (2022ko abenduaren 16ko EHAA, 5401 zk.).

Arau horiek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kartografiako eta informazio geografikoko proiektuetarako baldintzak, irizpideak eta prozedurak jasotzen dituzte. Horietan, besteak beste, espezifikazioei, kalitateari edo mantentze-lanei buruzko beharrezko dokumentazioa ezartzen da, bai eta entregetarako egitura zehatz bat eta geoeuskadiko plataforma teknologikoan datu horiek kargatzea erraztuko duten formatu eta nomenklaturak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeek Arau Kartografiko hauek arian-arian aplikatuko dituzte, datu-multzo edo zerbitzu geografiko ofizial helduak, behar bezala dokumentatuak, beste informazio batzuekin bateratuak eta bermedunak izan daitezen, bai zer erabileratarako definitu diren, bai hasieran definitu gabeko beste batzuetarako berrerabiltzeko.

Haien edukia www.geo.euskadi.eus/arau-kartografikoak web-orrian dago eskuragarri.

Plantillas para entregables

Código proyecto