geoEuskadi Fototeka Digitalaren WMS zerbitzua

Argitalpen-data: 

WMS web zerbitzua, geoEuskadi fototeka digitalaren egitura eta edukia zabaltzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Orokorrean, beste informazio batzuen artean, Euskal Autonomia Erkidegoan 1942tik 2004ra egindako hegaldi fotogrametriko desberdinetatik datozen fotograma eta negatibo ugari daude.

Informazio analogiko hori eskaneatzen eta geoerreferentziatzen ari dira, eta, beraz, geoEuskadi Fototeka Digitalaren bidez zabal daiteke. 2005. urtetik aurrera, kamera digitalak erabili ziren hegaldi fotogrametrikoetan, eta, ondorioz, errazago kargatzen dira datuak aplikazioan.

Informazio hori guztia errazago eskuratzeko, WMS zerbitzu bat sortu da, geoEuskadi katalogoarekin bat egiten duena, informazio hori guztia askoz eskuragarriago egiteko: WMS_FOTOTEKA.