euskadi.eus

Aldaketa klimatikoaren agertokiak XXI. menderako

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

ESCENARIOS (2016ko KLIMATEK deialdia) eta ESCENARIOS II (2017ko KLIMATEK deialdia) proiektuen baitan lortutako klima-adierazleetako batzuk dira, iraganekoak eta etorkizunekoak. Hurrengo adierazleak, hain zuzen ere: tenperatura maximoaren batez bestekoa (TX), tenperatura minimoren batez bestekoaa (TN), batez besteko tenperatura (TG), urteko batez besteko prezipitazioa (PRCPTOT), egun umelen kopurua (RR1), erreferentziazko ebapotranspirazioa (ET0), ondoz ondoko egun lehorren kopuruaren maximoa (CDD), 5 egunetan pilatutako prezipitazioen maximoa (Rx5day), bero-boladen batez besteko iraupena (HWF), 10 urteko eta 50 urteko errepikatze-denborari dagozkien batez besteko prezipitazio maximoak (RV10year, RV50year), egun umeletako batez besteko prezipitazioa (SDII) eta egun beroen kopurua (TX90P).

LEINUA: RCP4.5 agertokirako adierazleak delta metodoaren bidez (Zahn and von Storch, 2010) erdietsi ziren, aurretiaz alborapen zuzenketarik egin gabe. RCP8.5 agertokirako adierazleak, berriz, Euro-CORDEX modeloei alborapen zuzenketak egin ostean lortutakoak dira ("EQM-Empirical Quantile Mapping" zuzenketa) (Wilke et al., 2013; Gutiérrez et al., 2017). Hortaz, modeloen doitzea hobea da eta, espazio-bereizmen handiaz gain, denbora-bereizmen handia ere lor daiteke.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana