Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erregistro eta arau kartografikoak

Erregistroa eta Arau Kartografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kartografia eta informazio geografikoa antolatzeko maiatzaren 26ko 69/2020 Dekretuan oinarrituta garatzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erregistro kartografikoa 69/2020 Dekretuak sortutako erregistroa da, eta Eusko Jaurlaritzan lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen zuzendaritzari atxikita dago. Autonomia-erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeek sortzen dituzten kartografia eta informazio geografikoa inskribatu beharko dituzte, datu espazialen produktuekin edo zerbitzuekin batera. Aukeran, EAEko sektore publikoko kartografia-arauak betetzen dituzten beste euskal administrazio publiko batzuek sortutakoak ere inskribatu ahal izango dira.

Erregistro Kartografikoan hiru eskaera mota egiten dira: alta, baja eta kartografia ofiziala aldatzea.

Erregistro kartografikorako sarbidea

__________________________________________
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kartografia-arauek, beren izaeraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kartografia ofizialaren izaera izateko proiektu kartografikoek eta informazio geografikoek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak, prozedurak eta irizpideak jasotzen dituzte.

Entregatzeko txantiloiak: