euskadi.eus

Euskadiko Administrazio Mugak

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

EAEko Administrazio Mugen mapak shapefile formatuan dauden poligonodun fitxategi bektorialak dira eta hurrengo zatiketa administratiboak dituzte: Udalak, eskualdeak, area funtzionalak, lurralde historikoak eta autonomia erkidegoak. Udalen mapa, mapa nagusia da eta baita beste guztien oinarri ere. Erreferentzi sistema geodesikoa ETRS89a da eta proeikzioa UTM 30.eremuan. Datu multzo honek ez ditu betetzen kartografia ofiziala izateko aldez aurreko baldintzak , ez baitator bat ez Kartografia Antolatzeko urtarrilaren 24ko 7/1968 Legean ez Kartografiaren Sistema Nazionala arautzen duen 1545/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

LEINUA: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio mugen lerroak, zehaztasuneko GPS treseneriarekin mugarrien koordenatuak hartuta eta bulegoan egindako kartografia lanarekin osatu dira. Hala ere, badago lerroren bat behin-behinekoa ez dena, ezin izan direlako koordenatuak kanpo lanean hartu edota zatien arteko akordiorik ez dagoelako. Behin lerro administratiboen mapa osaturik, poligonoetara pasa da informazioa eta GIS tresnak erabiliz udalen, eskualdeen, area funtzionalen, lurralde historikoen eta autonomia erkidegoen bektorial mapak sortu dira.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana