euskadi.eus

EAEko kontinenteko plataformako habitatak eta itsas hondoak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

EAEko kontinenteko plataformako habitaten eta itsas hondoak ezaugarritzearen kartografia, 1:10.0000 eskalan (2009. urtea). Proiektuaren helburua da EAEko plataforma kontinentalaren gainean dauden itsas habitaten identifikazioan eta karakterizazioan aurrera egitea; horrela, Europako Erkidegoko Habitat Zuzentarauak ezarritako helburu eta epeak bete ahal izango dira.

LEINUA: Euskal plataforma kontinentalaren hondo bereizgarrien tipologia-katalogoa garatzeko orduan, informazio batimetrikoa eta erreflektibitate akustikoa hartu dira oinarritzat. Informazio hori, hainbat proiektutan bildutako jalkin-laginen inbentarioarekin eta 2009an lortutako laginekin batera, interpretatu ondoren, mapa morfosedimentarioa sortu da. Informazio hori funtsezkoa da itsas hondoan gertatzen diren prozesu ozeanografikoak aztertzeko, habitatak zehaztu eta lokalizatzeko, bai eta kostaldea modu integratuan kudeatzeko ere. EUNIS sailkapenaren arabera habitat bentonikoak sailkatzeko beharrezko ingurumen-informazio geruza guztiak txertatu dira. Honako faktore hauek hartu dira kontuan: ozeanografia, sakonera eta ezaugarri sedimentologikoak. Substratu sedimentarioko espezie bentonikoen zerrendak oinarri hartuta, komunitate bakoitzeko espezie eta espezie multzo adierazgarrienak lortu ditugu.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana