euskadi.eus

Ekosistemen zerbitzuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Planetako ekosistemen eta haien zerbitzuen kontserbazio-egoerari buruz informazioa biltzeko sortu zen Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa (MEE), Nazio Batuek bultzatutako programa zientifikoa. MEEk eskala anitz ditu: tokiko eskala, nazionala, eskualdekoa eta globala.Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoan proiektuaren helburuen artean hauxe dago: GIS programen bidez ekosistemen funtzio eta zerbitzu batzuk zenbatzea eta aztertzea, lurraldea iraunkortasunaren ikuspegitik kudeatzeko.

LEINUA: Emandako urratsak hauexek dira:Lurraldea zer ingurumen-unitatetan banatuko den zehaztea eta unitate horiek kartografiatzea. EUNIS Habitats (1:10.000) mapako habitatak 25 unitatetan bildu dira guztira.EAEko ekosistemek eta ingurumen-unitateek zer zerbitzu nagusi ematen dituzten identifikatzea.Ingurumen-unitateen analisia egitea aztertutako zerbitzu bakoitzari loturik, unitate bakoitzak zerbitzu hori emateko zer gaitasun duen aintzat hartuta. Datu kuantitatiboak erabili dira, 1etik 5erako eskalan adierazita (1 balioak adierazten du ingurumen-unitatean ez dela zerbitzu hori ematen edo zerbitzuaren hornidura oso txikia dela, eta 5 balioak, aldiz, ingurumen-unitatean zerbitzu horren hornidura denik eta handiena dela adierazten du).Zerbitzuak kartografiatzea eta zerbitzu bakoitzaren ?Hotspot? eremuak identifikatzea. Zerbitzu handiena ematen duten inguruneak dira ?Hotspot? eremuak.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana