geoEuskadi, Euskadiko Datu Espazialen Egitura

geoEuskadi Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (Euskadiko DEA) erreferentziazko geoataria da, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko informazio geografikoa erraz eta modu eraginkorrean eskuratu eta berrerabiliko dela bermatzea.

geoEuskadi bisorea

Kartografia, ortoargazkiak eta informazio geografiko anitza bistaratzen ditu. Sar zaitez tresna geografiko interesgarrietara: bilatzailea, profilak, konparadorea, tekla azkarrak, etab.

geoEuskadi bisorea
geoEuskadiko albisteetara harpidetuAlbiste gehiago

II geoEuskadi Kongresua 2021

GeoEuskadi Kongresua geoinformazioaren sektoreko teknologien, proiektuen, erakundeen, enpresen, profesionalen eta ikertzaileen topagunea izan nahi du.

Aurkezpenak eta programa 2018/2021

Ortoargazkien konparatzailea

Bisorearekin modu errazean ikus dezakezu lurraldea paraleloki bi data desberdinetan. Aukeratu bi urte, eta mugitu mapan.

geoEuskadi APIa

Bisorearen informazio espazialaren bistaratzea eta beste aplikazio batzuetan integratzea errazteko API bat garatu da, bisorearen mapa-eremua oinarrizko funtzionaltasun eta tresna batzuekin errazago txertatzeko.

Geo bitxikeriak

Ez galdu aireko irudietan edo informazio kartografikoan aztarna utzi duten izaera desberdineko bitxikerien edo fenomenoen katalogo hau. Horietako asko pdf formatuan dagoen fitxa deskriptibo batekin azalduta eta dokumentatuta daude.

Zerrenda osoa

Kortak

Korta edo saroiak milaka urteetan zehar Euskal Herri eta Nafarroako mendietako artzain- kulturari lotutako elementuak dira. Hasiera batean, basoetan ganaduak eduki zezakeen aprobetxagarritasunari zegoen lotuta.

Txondorrak

Antzina ikatz begetala egiteko erabiltzen ziren plataforma txikiak dira. LIDAR tekniken bidez lortutako zehaztasun handiko Lurzoruaren eredu digitala gai da baso-ustiapenerako praktika zahar horiek islatzeko.