euskadi.eus

II geoEuskadi Kongresua 2021

II. geoEuskadi Kongresuak geoinformazioaren sektoreko teknologien, proiektuen, erakundeen, enpresen, profesionalen eta ikertzaileen topagune izatea du helburu.

Bilbon izango da, urriaren 14an eta 15ean. Aurrez aurreko edukiera COVID-19 epidemiak mugatua izango da, eta on-line modalitatea bermatuta egongo da. Komunikazioak eta tailer praktikoak izango ditu.

komunikazioak egiteko eta tailer praktikoak emateko proposamenak aurkezteko epea ireki da

  • 2021eko maiatzaren 10a   -> Komunikazioen eta Tailerren proposamenak aurkezteko epearen amaiera
  • 2021eko maiatzaren 31     -> Komunikazioen eta Tailerren onarpena jakinaraztea epearen amaiera
  • 2021eko urriaren 1a          -> Artikuluak eta komunikazioen aurkezpenak bidaltzeko muga

* Kongresuko online azpiegituran stand birtual bat eduki nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan aukeren berri emateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero: 945019810/geoeuskadi@euskadi.eus

Erlazio duten dokumentuak

Lekua: BIZKAIA ARETOA UPV/EHU

           Abandoibarra, 3

           Bilbao, Bizkaia (Espainia)

Lekuari buruzko xehetasun gehiago:

Eraikin hori Bilboko gune esanguratsuenetako batean dago, 'L' itxurako eraikin batekin, itsasadarrera eta Guggenheim Museora irekia, Abandoibarra etorbidearen erdian, Aita Arrupe pasabidearen eta Deustuko Zubiaren artean. 9.000 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia du, sei solairutan banatuta. Bizkaia Aretoa eraikin berezia da, bai ezaugarri arkitektonikoengatik, bai kokatuta dagoen inguruneagatik: Bilboko Abandoibarrako birsortutako gunea. Alvaro Siza arkitekto ospetsuak diseinatutako arkitektura modernoko lan hau Bilbo kulturaren, zerbitzuen arkitekturaren, esparruan erreferentziazko hiri bihurtu duen proiektuaren parte da. Eraikin enblematiko horretan, Alvaro Sizak lehentasuna eman dio "inguruaren eskalari eusteari, erlaitz batzuk errespetatuz eta oinezkoen zerbitzurako beheko solairua sustatuz. Oinezkoen barrualdera begira irekia eta iragazkorra izango da, eta hegaldi zabalak izango ditu, espazio pribatua jendearengan integratuko dutenak, eta alderantziz".

Honako helburu hauek ezarri dira Kongresuaren bigarren edizio honetarako:

  1. Kartografia eta teledetekzioa: Lurra behatzeko egungo teknikak eta datu geografikoen iturri berriak.
  2. Datu eta zerbitzu geografikoak: datu-baliabideak edo geozerbitzuak ezagutaraztea, ahal dela irekiak eta erreferentziazkoak, berrerabiltzeko
  3. Geomatika: teknologia geoespazialak informazio geografikoa prozesatu, ustiatu, erabili eta zabaltzeko.
  4. IGren diziplina anitzeko aplikazioak: hainbat diziplinatan informazio geoespazialaren ustiapenaren eta erabileraren adibide arrakastatsuak aurkeztea.
  5. Datu Espazialen Azpiegiturak: informazio geografikoa eskuratzea eta berrerabiltzea errazten duten plataformak.
  6. Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea: erakundeen, enpresen eta geoinformazioaren sektoreko profesionalen artean, harmonizazio, berrerabilpen eta elkarreragingarritasun handiagoa lortzeko, eta, azken batean, ahaleginak eta onurak lortzeko, datu edo zerbitzu geografikoen ekoizpenean eta mantentze-lanetan.

INSKRIPZIOA

Laster irekiko da Kongresuan izena emateko epea. Adi egon!


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana