euskadi.eus

Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzeak dakarren istripu-arriskua. Afekzio-bandak.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskadiko Garraio Behatokiaren bitartez, Garraio eta Herri Lan Sailak egindako azterlana, Euskal Autonomia Erkidegoan Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzearen fluxu-mapak eguneratzeko asmoz.

LEINUA: "Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzeak dakarren istripu-arriskuari aurre egiteko Babes Zibilaren Plangintzaren Oinarrizko Gidalerroa" onartzen duen 387/1996 Errege Dekretua betetzea. Hori izan aurretik, bazegoen Europako eta estatu mailako legedia. Horien artean, "Salgai Arriskutsuen Errepide Bidezko Nazioarteko Garraioari Buruzko Europar Akordioa" (ADR) eta "Trenbide Bidezko Garraioaren Erregelamendua" (RID) zeuden. Bestalde, 11.2 atalari jarraiki, salgai arriskutsuen garraioaren fluxu-mapak egin behar dira; horrela, oinarritzat joko dira, balizko istripu baten ondorioak arintzeko hartu beharreko neurriak eta estrategiak aurreikuste aldera. Gainera, kaltetu ahal diren biztanleria, ondasunak eta ingurumena babesteko neurriak aurreikusteko garrantzitsutzat jotzen diren lanak mugatu beharra dago, kontuan hartuta inguruan igarotzen diren bideetatik garraiatzen diren salgai arriskutsuen kopurua, maiztasuna eta ezaugarriak". Euskal Autonomia Erkidegoan, 1998an, 1997. urteari dagokionez, "Euskal Autonomia Erkidegoan Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzearen fluxu-mapak" egin zen. "Fluxu-mapa" horretan oinarritu zen "EAEko errepidez eta trenbidez salgai arriskutsuak garraiatzeak dakarren arriskua dela-eta sor daitezkeen larrialdiei aurre egiteko Plan Berezia". Hori Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko uztailaren 30ean egindako bilkuran onartu eta 2001eko abuztuaren 1ean argitaratu zen, 10/2001 Ebazpenaren bidez. Geroago, 2005ean, 2002ko datuak baliatuta (trenbidea), eta 2003ko datuak baliatuta (errepidea), "Fluxu-mapa" eguneratu zen.


Creative Commons License Atari honen edukien lizentzia hau da: Creative Commons Aintzatespena 3.0 (aurkakoa esaten ez den bitartean)

Ongi ikusteko moduko lekuan, honako iturri hau aipatu beharra dago: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi

Joan orri hasierara

Euskadi, auzolana