Gerra Zibileko bonbardaketak Euskadin

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Bonbardaketa-operazio bat aire-unitate batek edo batzuek gerra-egun bakar batean helburu bakar bati egindako aire-erasoen multzoa da. Horrek esan nahi du bonbardaketa operazio batean bonbardaketa bat edo gehiago egin daitezkeela.

LEINUA: Xabier Irujok egindako "Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937)" ikerketa-lanak 1936ko uztailetik 1937ko abuztura bitartean Euskadin egindako 1.220 bonbardaketa-operazio jasotzen ditu. Lana zabaltzea eta datuak bistaratzea errazteko, GeoEuskadi aplikazioan "Euskadiko bonbardaketen atlasa (1936-1937)" argitalpenean zehazten diren puntuak geolokalizatu dira. Horri esker, aldez aurretik ikus daitezke bonbardaketa geolokalizatuaren datu garrantzitsuenak eta informazio hori zabaltzeko atlasaren orrialdearen erreferentzia.