2026rako lau ikastaro antolatu dira hiru hiriburuetan (Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostia), IVAPeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolarekin (LHIEE) batera.
Edozein pertsonari irekitako ikastaroak dira, enplegatu publikoentzat, profesionalentzat eta unibertsitate-tituludunentzat.
Helburua da geoEuskadi bisoreak mapak eta informazio geoerreferentziatua kontsultatzeko, aztertzeko, kargatzeko edo editatzeko dituen tresnak modu praktikoan ezagutzea.
Ariketa praktiko batzuk egingo dira, geoEuskadi bisorearen erabiltzaile gisa ohitzeko eta tresnari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko.
- Datak: 2026ko otsailaren 17a eta 18a
- Lekua: IVAP. Bilbao
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza: Gaztelania
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: otsailaren 6era arte
- Datak: 2026ko apirilaren 13a eta 14a
- Lekua: Lakua. Vitoria-Gasteiz
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza: Gaztelania
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: martxoaren 27era arte
geoEuskadi bisorearen erabilera
- Datak: 2026ko apirilak 20a eta 21a
- Lekua: IVAP. Bilbao
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza: Euskara
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: apirilaren 10era arte
geoEuskadi bisorearen erabilera
- Datak: 2026ko urriaren 14a eta 15a
- Lekua: IVAP. Donostia
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza: Euskara
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: urriaren 2era arte
