Zerbitzu Estandarrak

Estandarrak ulertzen dituen edozein aplikazioak kontsumitu ditzaken funtzionaltasun multzo bat dira. Modu honetan datua eta zerbitzuak modu bateragarri batean eta konpartituak erabiltzeko bateragarritasuna eta elkarreragingarritasuna ziurtatzen da, produktuekin edo lizentzia zehatzekin lotuta egon gabe.

Estandar hauek erakundeak eta enpresak zehazten dituzte, eta funtzionaltasun geoespaziala dituzten zerbitzuen kasuetan batez ere OGC-k (Open Geospatial Consortium) definitzen ditu.

Ohikoak diren zerbitzu estandarrak hauek dira:

  • WMS (Web Map Service) mapa zerbitzuak: Mapen bistaratzea eta irudikatutako elementuei lotutako alfazenbakizko datuen kontsulta.
  • WFS (Web Feature Service) fenomenoen zerbitzuak: Kartografiako datu gordinetara sarbidea ahalbidetzen du, bai bere geometriara bai bere alfazenbakizko datuetara.
  • WCS Zerbitzuek (Web Coverage Service),: aukera ematen dute raster informazioak eskuratzeko. GIS tresnarik ez baldin baduzu, GVSig edo QGIS deskargatzea gomendatzen dizuegu. Informazio geografikoarekin lan egiteko funtzionaltasun asko dituzte eta erabilgarrien diren formatuetara sartzea posiblea da, modu azkar batean bai rasterrak bai bektorialak.

Ikuspen batean osatzen dituzte datuak, bai lokalak bai urrunekoak WMS, WCS edo WFS zerbitzu estandarren bitartez.

Gaur egun GeoEuskadik honako geozerbitzu estandarrak  ditu:

Azken aldaketako data: