Aplikazio tematikoak
Ezagutu lurraldeari buruzko zerbitzuak edo informazioa eskaintzen ari diren aplikazio edo tresnetako batzuk. Guztiak daude geoEuskadiren plataforma teknologikoan oinarrituta, oinarrizko maparen edo datu-maparen zerbitzuak eta bisorearen osagaiak (API edo <geoeuskadi-map>) berrerabiliz.
Lurdata
LurDataren bidez —Eustaten zerbitzua- informazio estatistikoa lor daiteke biztanleez, etxebizitzez, jarduera ekonomikodun establezimenduez, lurralde-zehaztasun handiz; erabiltzaileak erabakitzen du zein zonalde geografiko ezagutu nahi duen.
Covid-19aren bilakaera
Euskal Autonomia Erkidegoan Covid-19aren bilakaerari buruzko grafikoak eta mapak udalerrika eta osasun-eremuka, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuetan oinarrituta.
Udalplan
Udalplan informazio geografikoaren sistema bat da, bizitegietarako, ekonomia-jardueretarako eta sistema orokorretarako lurzoruari buruzko informazio osoa eskaintzen duena, baita Euskal Autonomia Erkidego osoko lurzoru urbanizaezineko kategorietako lurzoruei buruzko informazioa ere.
Udalmap
Udalmap udalerri mailako informazio sistema bat da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerrien errealitatea erakusteko helburuarekin sortua. Gainera, politika publikoen diseinu eta ebaluaziorako erabil daiteke, lurraldearen garapenerako erabaki hartzeak erraztuz.
Airearen kalitatea
Informazio geografikoko sistema honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen arloak dituen estazioetako analizatzaile automatikoetatik datorren informazioa ematen dut denbora errealean.
Kutsatutako lurzoruak
Informazio geografikoko sistema honek Euskal Autonomia Erkidegoan lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruei buruzko informazioa ematen du.
Kale izendegia
Kale izendegiak atari ofizialak dituen geruza batez eta helbide ofizialik ez duten arren, interesgarriak diren eraikinez osatuta dago (blokea, zenbakia eta bis ataria); eta kale-ardatzen bigarren geruza batez, atari guztiak elkarrekin komunikatuz zabaltzen den sistema erretikular bat jasotzen duena.
URA web bisorea
Uraren Euskal Agentziaren informazio geografikora sarbiderik errazena bisorea da. Bisorearen ezaugarri nagusiak soiltasuna eta azkartasuna dira. Gainera bisoreak bistaratu, bilatu eta inprimatzeko oinarrizko tresnak ditu eta WMSko kanpo-zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen du.
Izendegi geografikoa
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala.