Informazio geografikoaren araudia

Orrialde honetan, informazio geografikoarekin lotutako testuak jasotzen dituzten arau-dokumentu batzuk daude, Autonomia-erkidegoko, Estatuko edo Europako testuen arabera ordenatuta.

AGINDUA, 2022ko azaroaren 8koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Arau Kartografikoak onartzen dituena.

41/2022 Dekretua, apirilaren 5ekoa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua aldatzekoa. (Izendegia Geografiko)

69/2020 Dekretua, maiatzaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kartografia eta informazio geografikoa antolatzeari buruzkoa.

179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. (Izendegia Geografiko)

14/2010 Legea, uztailaren 5ekoa, Espainiako informazio geografikoko azpiegiturei eta zerbitzuei buruzkoa.

1545/2007 Errege Dekretua, 2007ko azaroaren 23koa, Sistema Kartografiko Nazionala arautzen duena. Errege Dekretu horrek, Kartografiaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legearen aplikazioz, estatuko lurraldeari eta lurralde-itsasoari, aldameneko zonari, plataforma kontinentalari eta zona ekonomiko esklusiboari buruz agintari publikoek Sistema Kartografiko Nazionalaren bitartez informazio geografikoa jaso, biltegiratu, tratatu eta hedatzeko jarduerak arautzen ditu.

37/2007 Legeak, 2007ko azaroaren 16koak, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa, sektore publikoko Administrazioek eta organismoek landutako edo zaindutako dokumentuen berrerabilpenari aplikatzekoa zaion araubidearen oinarrizko erregulazioa du helburu.

1071/2007 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, Espainian erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duena. Errege Dekretu horrek, informazio geografiko eta kartografiko ofizial guztia biltzeko erabiliko den erreferentziazko sistema geodesikoa arautzen du, Espainiako informazio geografikoa eta kartografia ofiziala Europako beste herrialde batzuetakoarekin eta nabigazio-sistemekin erabat bateratzeko aukera emanez.

27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumenaren alorrean informazioa lortzeko, parte-hartze publikorako eta justiziarako sarbidea izateko eskubideak arautzen dituena (2003/4/EE eta 2003/35/EE Zuzentarauak barne hartzen ditu).

7/1986 Legea, 1986ko urtarrilaren 24koa, Estatuaren Produkzio Kartografikoa egitea agintzen duena, eta kartografia Ofiziala izango da. Lege horren artikuluen artean produkzio kartografikoari buruzko definizioak eta Estatuak dituen eskumenak agertzen dira.

Inspire ekimena da Europar Batasunaren esparruan Datu Espazialen Azpiegiturak arautzen dituena. 2006ko azaroaren 21ean onartu zen behin betiko ekimen hori, eta behin betiko testua 2007ko apirilean argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan, horien artean gaztelania egonik.