2018 geoEuskadi Kongresua
GeoEuskadi Kongresuaren helburua geoinformazioaren sektoreko erakunde, enpresa, profesional, ikasle eta ikertzaileen arteko topagunea izatea da, esperientziak, jardunbide egokiak eta teknologia berriak partekatzeko.
- Kartela
- Helburuak
- Programa
- Lekua
- Aurkezpenak
- II. geoEuskadi Kongresua 2021
- III. geoEuskadi Kongresua 2024
Informazioaren geolokalizazioak edo mapei buruzko hainbat motatako fenomenoek aztertzeko, ustiatzeko eta komunikatzeko ahalmen handia dakarte. Teknika kartografiko eta geoinformazioaren teknika berrienak zein informazio-iturri berriak eta BigData potentzialtasun handia ahalbidetzen ari dira hainbat sektoretako eta diziplinatako anilisi eta kudeaketarako.
2018 geoEuskadi I. Kongresuak Helburu hauek izan zituen:
- Kartografia eta Teledetekzioa: Lurra behatzeko egungo teknikak eta datu geografikoen iturri berriak.
- Datu Espazialen Azpiegiturak: informazio geografikoa eskuratzea eta hori berriro erabiltzea errazten duten plataformak.
- Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea: geoinformazioaren sektoreko erakunde, enpresa eta profesionalen artean harmonizazio, berrerabilpen zein elkarreragingarritasun handiagoak eta, batez ere, ahaleginen eta onuren arteko batura lortzeko, datu edo zerbitzu geografikoen ekoizpenean eta mantentze-lanetan.
- Informazio Geografikoaren diziplina anitzeko aplikazioak: hainbat diziplinatan informazio geoespaziala ustiatu izanaren adibide arrakastatsuak ezagutzea.
Antolatzailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Ekitaldi mota: jardunaldiak, biltzarrak eta azokak
Zein hizkuntzatan ematen den: Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data: 2018/09/24 - 2018/09/25
Iraupena (orduak): 20 ordu
Lekua: MIRAMAR JAUREGIA
Miraconcha, 48
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa (España)
Lekuari buruzko xehetasun gehiago:
Ingeles estiloko jauregi hau 1893. urtean eraiki zen Espainiako Errege Etxeak aginduta. Kontxako badiaren aurrean dagoenez, hiriko ikuspegirik ikusgarrienetakoak daude bertatik. Barrualdean, hasiera-hasieratik bere horretan mantendu diren hainbat areto nagusi daude, hala nola, Areto Zuria, Musika Aretoa, Zurezko Aretoa, Areto Txikia, Liburutegia eta Errege Jangela. Jauregiaren gainontzekoa, behin eta berriz aldatua izan da Udaletxeak erosi zuenetik, barrutia funtzionalagoa bihurtuz. 1985eko urriaren 29an oraingo Partzuergoa sortu zen "Miramar Jauregia Partzuergoa" izenpean; bertan UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak esku hartu zuten, eta Jauregia eraberritzeari ekin zioten. Jauregia Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen egoitza nagusia da.
Irailak 24. Caro Baroja Aretoa
- GeoEuskadi (PDF, 21 MB)
- Juan Carlos Barroso / Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza
- Donostia Oinez: Mobile Mapping, herritarren esku (PDF, 1 MB)
- Ibon Ramos Basterretxea / Donostiako Udala
- Datu espazialen azpiegiturak, datu irekiak eta lankidetza. (PDF, 4 MB)
- Antonio Rodríguez Pascual / Institutu Geografiko Nazionala
- Lurra Behatzeko Nanosateliteak
- Ainhoa Cid Del Valle / Karten Space
- GeoEuskadi. EAEko hegaldi berria eta hiri-ortoargazkia
- Ion Martínez de Ilarduya / Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza
- Geoerreferentziazioa katastroaren eta erregistroaren arteko koordinazioan (PDF, 309 KB)
- Enrique Sordo Mansa / Ingeniaritza Geomatiko eta Topografikoaren Elkargo Ofiziala
- Informazio Geografiko Ofizialaren oinarrizko mapa, tesela bektorialak jasota (PDF, 391 KB)
- Ana García de Vicuña Ruiz de Argandoña. Gonzalo López García / Errioxako Gobernua
- Nafarroako Foru Erkidegoko Bigarren LiDAR Estaldura (PDF, 4 MB)
- Iribas Cardona / Nafarroako Gobernua
- Institut Cartogràfic Valencià erakundeak orokortze bidez jasotako CV50 eta CV100 serie kartografikoak. (PDF, 25 MB)
- Jorge Rodríguez Barreiro/ Institut Cartogràfic Valencià
- RPASen murgildutako LiDAR sistema (PDF, 2 MB)
- Alejandro Ávila Búa / Aeromedia
- Adimen Artifiziala eta segmentazioa (PDF, 6 MB)
- Jose Julio Rodrigo / GRAFCAN
- GeuEuskadiko baliabideen eta kartografiaren erabilera, Gipuzkoako ibaietan ibaien morfologia berrezartzeko baldintza erreferenteak bilatzeko (PDF, 51 MB)
- Ana Saenz de Olazagoitia Blanco / Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, EHU
- Hondamendi naturalen aurrean informazioa identifikatu eta kudeatzeko Sentinel irudien aplikagarritasuna (PDF, 4 MB)
- Donezar Hoyos / TRACASA
- Azterketa arkeologikoa drone bidezko NDVI indizean. GeoEuskadiren erabilera, metodo berri bat haztatzeko (PDF, 7 MB)
- Ignacio Fuldain / Full-Drone
- Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) (PDF, 3 MB)
- Adriana Erice / HAZI Fundazioa
- Erdigune historikoak berpizteko informazio-sistema - Bogota (PDF, 15 MB)
- Álvaro Arroyo Díaz / Estudios GIS
Irailak 24. Jantoki Erreala Aretoa
- LiDAR teknologia, teoriatik praktikara (PDF, 11 MB)
- Nerea Zubizarreta / HAZI Fundazioa
- LiDAR tekniken erabilera, hegalaren prozesuen bilakaerari buruzko jarraipenean. Kasuaren azterketa: Andoingo lur-irristatzea (EAE) (PDF, 3 MB)
- Orbange Ormaetxea Arenaza / Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, EHU
- IGSen erabilera, hiri-inguruan airearen kalitatea hobetzeko neurriak ezarriko dituzten guneak lehenesteko (PDF, 5 MB)
- Maider Arana Bollar / Tecnalia
- Informazio Geografikoaren baliabidea, arkeologiako jardunbide egokia: proposamenak lanbidean eta berrikuntzan (PDF, 5 MB)
- Rafael Varón Hernández / Ondare eta Kultur Paisaietan Ikerketa Taldea, EHU
- Gipuzkoako Oinarri Geografikoa mantentzea, urtebeteko behin-behineko zehaztapenarekin (PDF, 1 MB)
- Iñigo Hernández Gascue / Geograma
- MTNa5 – Kartografiaren bilakaera Nafarroako Foru Erkidegoan (PDF, 5 MB)
- Iribas Cardona, R. Pascual Orcajo / Nafarroako Gobernua
- García Morales, J.I. Galera Madero. Tracasa
- EUSKALGEO. Euskal Herriko Datu Espazialen Azpiegitura (PDF, 1 MB)
- Mikel Ayestaran Olano / Gislan Geographic Applications Koop. Elk
- Jarduera-lizentziak kudeatzeko tresnaren ezarpena (PDF, 2 MB)
- Montserrat Urquijo Campo / Aialur
- Toki-erakundeetako benetako eskubideen eta ondasun higiezinen inbentarioa. Kasu arrakastatsua Melledesko Administrazio Batzan. Erriberabeitia (Araba) (PDF, 3 MB)
- Cristina Galván / Geograma
- Huescako Monte Perdidoko glaziarraren kartografia eta monitorizazioa, hego finkodun droneen bidez sortuak (PDF, 12 MB)
- Jorge Angás Pajas / Escuela Técnica Superior de Ingenieros en Topografía, Geodesia y Cartografía (UPM)
- Udal-plano altimetrikoa REDNAP08 plano ofizialera egokitzea. Kalkulua eta aplikazioa udaletan (PDF, 1 MB)
- Ibon Ramos Basterretxea / Donostiako Udala
Irailak 25. Caro Baroja Aretoa
- Donostialdean lotuta al daude ingurumenaren esposizioa eta maila sozio-ekonomikoa? (PDF, 1 MB)
- Asier Anabitarte Riol / Biodonostia
- GeoEuskadi eta bere aplikazioak, Gipuzkoan ondare arkeologikoa identifikatu eta dokumentatzeko (PDF, 23 MB)
- Iosu Ortuondo Etxezarraga / ABAR Kultur Elkartea
- geoBilbao (PDF, 13 MB)
- Ignacio Gámez Ramírez / Bilboko Udala
- Lurdata. Datu estatistikoak GIS bidez hedatzea (PDF, 3 MB)
- Jose Jabier Zurikarai /EUSTAT
- Institutu Geografiko Nazionaleko gaikako kartografia lankidearen bistaratzaileak (PDF, 8 MB)
- Candela Pastor Martín / Informazio Geografikoaren Zentro Nazionala (CNIG) - IGN
- Ortoargazki eta argazki zeiharrak Madrilgo Erkidegoko bisorean (PDF, 2 MB)
- Jose Ramon Perez de Arenaza Torroja / Madrilgo Erkidego Autonomoa
- Adimen Artifiziala duten ortoargazkietan oinarrituta, aldaketak detektatzea (PDF, 3 MB)
- José Julio Rodrigo / GRAFCAN
- Teledetekzioa, GPS posizionamendu-zerbitzuak eta doitasunezko nekazaritza (PDF, 8 MB)
- Xabier Garitano /HAZI Fundazioa
- IGZ arlo mediko-humanitarioan (PDF, 5 MB)
- Paco Arévalo / Médicos sin Fronteras
- GeoEuskadi bisorea. Berrikuntzak
- Javier Díaz de Guereñu / EJIE. Eusko Jaurlaritza
Irailak 25. Jantoki Erreala Aretoa
- IGSak, Smart City-en paradigmako gakoak (PDF, 16 MB)
- Mauricia Benedito Bordonau / Estudios GIS
- Cloud computing: gakoa Smart City-etan (PDF, 1 MB)
- Belen Sáez Gómez / Geograma
- Zeharkako erakundeak: Informazio geografikoa, URAren negozio-aplikazioen erdigune (PDF, 712 KB)
- David Javier Aramburu Hernaez / Uraren Euskal Agentzia. URA
- i3S estandardun 3D ZERBITZUAK. i3S estandar irekia erabilita sortutako 3D zerbitzuen argitalpena eta kontsumoa (PDF, 4 MB)
- Yansa Tejada Mengibar / ESRI
- Mapen bilakaera webgunean (PDF, 220 KB)
- Alberto Peláez Rodríguez / Eurohelp Consulting - EJIE
- Estandar profesionalen aplikazioak, higiezinen deskribapen eta mugapen zehatzari buruzko prebentziozko edo eztabaidazko jardueretan (PDF, 3 MB)
- Pedro Ortiz / AEGEX (Geometra Adituen Espainiako Elkartea)
- Teknologia disruptikoak datu-bilketa masiboan (PDF, 3 MB)
- Iñigo Amelibia Hernando / Estudios GIS
- Mobile Mapping teknologiari esker udal-inbentarioak, neurketak eta ikuskapenak egiteko Mobile Mapping-a (PDF, 7 MB)
- Iñaki Jiménez Ruiz de Azua. Geograma