Arau kartografikoen 2026.0 bertsio berria

Argitalpen-data: 

Dagoeneko eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Kartografia Arauen 2026.0 bertsioa, aurreko 2022.0 bertsioa eguneratzen duena. Eguneratzearen berri eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Informazio Geografikoaren Koordinazio Batzordeari, eta bertsio berria geoEuskadiko Kartografia Arauen webgunean kontsulta daiteke.

Bertsio berriak funtsezkoak ez diren eguneratze teknikoak eta antolakuntzakoak jasotzen ditu. Horien artean, karpeten egitura berri bat ezartzen da, Erregistro Kartografikoari informazio geografikoko proiektuak entregatzeko; beraz, entrega berriak 2026.0 bertsioan definitutako egiturara egokitu beharko dira.